Image

Elkarrizketa

Miren Basaras, mikrobiologoa: "Bakterioen erresistentzia pandemia isila da"

Miren Basaras mikrobiologoa elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. ‘Kraken’ aldaera delakoaz mintzatu da Basaras, eta nabarmendu du ez dela aldaera bat, azpi-aldaera bat baizik, eta egun, munduko aldaera nagusia Omicron dela. Horrez gain, zehaztu du izen hori ez diola inolako munduko osasun erakundek jarri, hedabideek izendatu dutela horrela. Horrez gain, gehitu du Omicron aldaeraren sintomak antzekoak direla: “’Kraken’ delakoa ez da arriskutsuagoa,eta ez ditu ospitaleratze gehiago eragin”.

Enara Chimeno "Gizartea ez dago ondo informatuta diabetesaren inguruan"

Diabetes gaixotasunak eragina du biztaleriaren kopuru handi batean. Hala ere, jasotzen dugun informazioak ez du ondo azaltzen diabetesa bi motatakoa izan daitekeela. Horri buruz eta gaixotasunaren xehetasunei buruz Enara Chimenorekin, Gasteizko Diabetes Elkartearen presidenteordearekin, hitz egin dugu.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image