Skip to main content

Eskola Publikoaz Harro eta EHIGE: "Argi dago Hezkunta Akordioa ez dela bete"

Elkarrizketa

Arantza Fernandez de Garayalde Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformako kidea eta Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzailea elkarrizketatu ditugu Hamaika Telebistan. Imazek azpimarratu du Hezkuntza Legearen proposamenaren egoera “fartsa” bat dela eta salatu du ez dela bete. Era berean, Fernandez de Garayaldek azpimarratu du Hezkuntza Lege proposamenak ez dituela betetzen euskal gizartearen beharrak.

Imazek salatu du alderdiek ez dutela “planteamendu seriorik” egin euskalduntasunari eta segregazioari erantzuteko, eta Arantzak azpimarratu du sare bikoitza mantentzea ez dela batere “eraginkorra” ekonomikoki: “Hezkuntza publikoan libre gelditu dira hainbat plaza, eta itunpekoetan plazak finantzatzen ari gara; horrek ez dauka ez hanka ez buru", azpimarratu du.

Imazen esanetan, erronka D eredua indartzea da, eta salatu du legeak aukera ematen duela D ereduko ikastetxeetan euskarazko ordu gutxiago emateko. Era berean, salatu du lege honek ere duala “blindatzen” duela, eta hezkuntza publikoarentzat gakoak diren gaietan ez dakarrela aurrerapenik: “Lege hau hezkuntza publikoak inoiz izan duen erasorik larriena da", salatu du Arantzak.