Skip to main content

Goiatz Oiartzabal, Badalab: "Gure egiteko nagusia etorkizunean euskaraz biziko den hiztun komunitatea elikatzea da"

Elkarrizketa

Goiatz Oiartzabal Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiko zuzendaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Laborategiak urte askotako ibilbidea du, eta nabarmendu du 2021. urtean partzuergo izaera eman ziotenetik “elkarrekin pentsatzetik elkarrekin gobernatzera” igaro zirela.

Azpimarratu du hainbat jenderekin “elkarrekiko harremanean eta sorkuntzan” ari direla egunero-egunero, eta adierazi du beren egiteko nagusia dela “euskaraz biziko den hiztun komunitatea elikatzea eta etorkizunean ere euskara erabiliko dela bermatzea”. Bere esanetan, euskarak iraungo badu, “biziraupenerako estrategiak egokitzeko gaitasuna” izango duelako da, eta zentzu horretan, “gauza desberdin asko eta azkar” probatzeko aukera dute bertan.

Hainbat prozesu dituzte martxan, eta, besteak beste, Etorkisuneku sormen beka eta Adimen artifiziala auzitan beka deialdiak antolatu dituzte.