Skip to main content

Arturo Villanueva: 'Ardo kultura bizia sustatu nahi dugu'

Gure begiz

2022-03-17 12:26
Ardo ekologiko eta naturalen lehen azoka antolatu du Biba Ardoak euskal mahastizain-ardogile ekologikoek sortutako kooperatibak. Martxoaren 20an eta 21ean izango da; igandean eta astelehenean; Euskal Herri osoko 15 etxaldeetako mahastizain eta ia 100 ardo dastagai izango dira Donostiko Tabakaleran. Arturo Villanuevak eman digu ekimenaren berri.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista