Skip to main content

Denona eta denontzako izango den mundua irudikatu dute Hernanin

Sakonean

Bizipoza elkartea osatzen duten 35 elkarteek Bizipoza jaia ospatu dute asteburuan Hernanin. Elkarteek egindako lanaz gain, Hernaniko eragileen inplikazioa eta parte hartzea ezinbestekoa izan da jaia aurrera atera ahal izateko, eta askotariko ekitaldiez gozatu dute egun osoan. Elkarteak elkartzeko eta batzeko eguna izan da Bizipoza jaia, eta egunero-egunero egiten duten lana aitortu diete bertaratu direnek.