Skip to main content

Guapinol babesteagatik bizitza arriskuan jartzen dute defendatzaileek

Sakonean

2021, aza. 30 - 14:11

Hondurasko Gobernuak Guapinolko gune babestua ustiatzeko baimena eman dio enpresa bati. Horrek arriskuan jarri ditu bertako ibaiko ura eta natur ondasunak. Guapinolko herritarrek haien lurrak babesteko asmoz, hainbat ekintza egin dituzte, baina jazarpen gogorra jaso dute Estatuaren eta 'Inversiones Los Pinares' enpresaren partetik. Besteak beste, 32 defendatzaile auzipetu dituzte, eta gaur egun, horietako 11 kartzelan daude.

Dalila Argueta, bere bizitza arriskuan ikusi ondoren, Hondurastik ihes egin zuen birritan mehatxatu baitzuten. Gaur egun, nekazaria eta ingurumenaren defendatzailea zena Hondurasen Euskal Herrian bizi da. Arguetak Hondurasko jazarpena eta sarraskiaren berri eman dio Hamaika Telebistari.

Hamaika Telebista