Lurtarok denda kooperatiboa sortu nahi du, Tolosaldean elikadura burujabetza bultzatu asmoz
Sakonean
Udane Arbeo
2022-05-31 14:51
Tolosaldean elikadura burujabetza bultzatu nahi duen herritar talde batek martxan du Lurtaro kooperatibaren bazkidetza kanpaina. Bi dira bultzatu nahi dituzten proiektuak: tokiko elikadura ardatz izango duen denda-kooperatiba eta Tolosaldeko elikadura burujabetza bultzatzeko elikagaien ekoizpen kolektiboa. Proiektuari buruz gehiago jakin nahi? Hona hemen Aitor Otaegi kideetako batek kontatu diguna.

















