Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberio, musikariak: "'Lur' lurgabeei eskainitako disko bat da"
Sakonean
Udane Arbeo Astigarraga
2026, eka. 03 - 09:06
Mende laurden bat da elkar ezagutzen dutela Maddi Oihenartek eta Juantxo Zeberiok. Bada, elkarlanean azken lana plazaratu dute: 'Lur'. Arteak errealitatea kontatzeko balio du, eta 'Lur' diskoak naturari, lurrari eta lurgabeei egiten die erreferentzia, besteak beste. Une ilunak bizi ditugun arren, argi-izpiren bat ageri da Oihenarten eta Zeberioren kantetan eta melodietan; esperantzarik bada. Hamar kantak osatzen dute diskoa, eta horien artean Maddiren eta Juantxoren abesti berriak daude, baita kolaborazio batzuk eta bertsio berriak ere. Esaterako, Mikel Laboaren 'Lili bat' edota Zuberoako herrikoia 'Xori erresiñula'. Diskoaren aurkezpena zuzenean ikusteko aukera izango da, uztailaren 3an Markina-Xemeinen.


















