Merezimenduzko Argia Saria eman diote Bilboko Zenbat Gara elkarteari
Sakonean
Udane Arbeo Astigarraga
2026, ots. 07 - 10:02
Duela 30 urte eratu zuten Zenbat Gara Elkartea, Bilbon. Hamaika ekimen sortu dituzte euskara irakastetik hasi eta aisialdia, umorea, jaia eta beste hainbat euskaraz sortzeraino, umeei, gazteei eta helduei zuzenduta. Bada, 2026ko Merezimenduzko Argia Saria eman diote Zenbat Gara elkarteari.

