Oiartzungo Udalak PuntuEus domeinua urtebetez ordainduko die herriko 100 entitateri
Sakonean
2020, aza. 23 - 13:11
Oiartzungo Udalak eta PuntuEus Fundazioak ingurune digitalean euskararen presentzia areagotzeko hitzarmen aitzindaria sinatu dute. Euskal Herrian udal baten eta PuntuEus Fundazioaren artean halako zerbait egiten den lehenengo aldia da. Ildo horretan, Udalak erraztasunak emango ditu, PuntuEus domeinua urtebetez ordainduko baitie herriko 100 entitateri.