Image

Marakana txikia

athletic-eko jokalarien elkartasun mezuak Covid 19 gaitzari aurre egiten daudenentzat

Hamaika Telebistak Athletic-eko hainbat jokalarien mezuak jaso ditu Covid 19 gaitzari aurre egiten ari diren pertsonei zein lehen lerroan dauden langilei elkartasuna eta babesa helarazteko. Hortxe, Mikel San Josek, Beñat Etxebarriak, Mikel Balenziagak, Gaizka Larrazabalek, Leia Zaratek eta Ainhoa Alvarezek bidalitakoak.

Ainhoa Tirapu eta Eneko Bovedarekin sakonean, txirrindularitza denboraldia eta kirolarien elkartasun mezuak

Marakana Txikiaren atal berri honetan, Athletic-eko kapitain Ainhoa Tirapu eta Deportivoko Eneko Bovedarekin modu sakonean hitz egiteko aukera izan dugu. Hortaz gain, Covid 19 gaitzak eragindako izurritearen ondorioz, txirrindularitza denboraldia atzeratu beharrean izan gara, Ion Izagirre, Peio Bilbao eta Peio Goikoetxearen iritziak bilduz. Azkenik, hainbat euskal kirolarien elkartasun mezuak jaso ditugu.

Eneko Boveda: "Ziurrenik, ez ginateke gai 24 orduz benetan garrantzitsuak diren gauzen inguruan uneoro hitz egiteko"

Covid 19 gaitzak sortutako izurritearen aurretik, A Coruñako Deportivok muturreko sentsazioak pairatu zituen. Besteak beste, 18 partida irabazi gabe egon ziren eta salbaziotik 12 puntutara egon ziren. Fernando Vazquezen etorrerarekin, taldeak berpizkunde handia izan zuen. Guztira, lau euskal jokalari daude Deporren eta Hamaika Telebistan Eneko Boveda durangarrarekin hitz egiteko aukera izan dugu.

AC Milan taldearen garairik onena gogoan

Konfinamenduari aurre egiteko, aste honetan ere Marakana Txikiaren saio berezia osatu dugu. Alessandro Rutarekin batera, bere talderik kuttunena aztertu dugu: AC Milan. Lombardiako ekipoak urrezko aroa ezagutu zuen 20. mendearen amaieran, orduko garaipenak errepasatu eta protagonista nagusiak izan ditugu hizpide. Besteak beste, Silvio Berlusconi, Arrigo Sacchi, Fabio Capello, Marco Van Basten, Ruud Gullit, Paolo Maldini eta beste hainbat.

Euskaldunen arteko final historikoa eta Gu Ere Bai ekimenaren aurkezpena

Athletic-ek eta Realak apirilaren 18an Sevillako La Cartuja futbol zelaian jokatzekoa den Errege Kopako finalerako txartela eskuratu dute. Hitzordu historikoa izango da eta lehoiek zein txuri-urdinek tituluarengatik borrokatuko dute. Bitartean, asteburuko emaitzei dagokionean, bizkaitarrek garaipen garrantzitsua eskuratu zuten Valladoliden, Realak VAR-ak hartutako erabaki eztabaidagarri baten ondorioz galdu zuen, Osasunak ezinbesteko hiru puntu lortu zituen, Alavesek bere bolada onarekin jarraitzen du eta Eibarrek kolpe gogorra jaso zuen Mallorcaren aurka etxean. Horrekin batera, Alessandro Ruta eta Aritza Eskandonekin batera, euskal kirol selekzioen ofizialtasunaren aldeko Gu Ere Bai ekimenaren aurkezpena izan dugu hizpide.

Athletic eta Reala, aste erabakigarrian murgilduta, finalaren atarian

Zuri-gorriek eta txuri-urdinek garaipen garrantzitsuak eskuratu dituzte asteburu honetan, Vila-Real eta Valladolid mendean hartu ostean. Hortaz gain, Eibarrek eta Alavesek salbaziorako borrokan puntu inportanteak lortu dituzte. Porrot bakarra, Osasunak jasotakoa izan da. Guzti honen inguruan aritu gara Asier Laraudogoitia eta Alessandro Rutarekin batera.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image