Gure garaian | Oholtzako lurrikarak, kantzelazioa eta hori
Gure garaian
Oholtzaren eta zoruaren arteko zentimetroek bereizten zaituzte. Bazoaz. Badaukazu zer adierazi; zer borrokatu; nondik eta zertarako abestu. Handitu nahi duzu zintzurreko oihu kolektiboa; denek entzutea nahi zenuke; batzuk ulertuko zaituztelako; beste batzuk hobe luketelako ulertuko bazintuzte.
Mediokritatea egotzi diezazukete gizon mediokreek, ez al da kontraesana? Baina erabaki duzu oinarekin lurra kolpatuz tenpoa markatzen hastea. Lurra kolpatzea haien zoru egonkorra hautsi arte. 1,2,1,2,3,4 Oholtzako lurrikarak.
Ikusi saio guztiak nahieran hamaika.eus webgunean.