Skip to main content

Bilbobuseko langileek ez dute akordiorik lortu eta apirilaren 9an hasitako greba mugagabeak aurrera jarraituko du

Ekonomia

Bilbobuseko langileek apirilaren 9an hasi zuten greba mugagabearekin jarraituko dute, zuzendaritzaren eta enpresa-batzordearen arteko azken bilerak porrot egin ostean, sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez.
Biobidek, Bilboko garraio-zerbitzua ematen duen enpresak, proposamen bat aurkeztu zien beharginei, eta, aldi berean, langileen ordezkariek kontra-proposamen bat itzuli dute, jarrerak hurbiltzeko saiakeran. Hala ere, konpainiak uste du sindikatuen eskaria "ez dela bideragarria, ez iraupenean, ezta ekonomikoki ere".
Grebak, aurrera jarraitzen du, nahiz eta Bilboko Udalak Biobide (ALSA-Transitia) zerbitzua kudeatzen duen enpresarekin duen konpromisoari amaiera emango diola iragarri berri duen, "kontratua ez betetzeagatiko ebazpen" baten bidez. Horren bitartez Udalak ez luke 20 milioi euroko fidantza ordaindu behar.
Beharginen ahotan, enpresa murrizketak aplikatzen ari da lanpostuak amortizatzean, aldi baterako kontratuak sinatzean eta soldata-osagarriak murriztean, hitzarmena bete gabe.