Skip to main content

‘Gasteizko Gudua’ monumentua, ‘Hispania Nostra’ elkartearen zerrenda gorrian

Kultura

‘Hispania nostra’ publikazioak Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazako monumentua desagertzeko arriskuan dagoen ondarea biltzen duen zerrenda gorrian sartu du. Elkarteak azpimarratzen duenez, ‘Gasteizko Gudua’ omentzen duen monumentua narriadura egoera nabarmenean dago, pitzadura eta eroritako elementu ugariak baititu. Izan ere, erliebea duten elementuak, txanoak, ezpatak, lumak edo estandarteak bezalakoak, hautsita edo tolestuta daude edo, zuzenean, desagertu dira. Zerrenda gorrian sartuta, ‘Hispania nostra’ elkarteak monumentuaren egoera ezagutzera eman nahi du, arduradunek eraberritu dezaten. Gasteizko udalak monumentua zaharberritzeko neurriak hartuko dituela baieztatu du.