Skip to main content

‘Talde gune’ programan izena emateko epea zabalik da

Kultura

Gasteizko musika talde eta solistek Talde Gune enpresaren entsegu lokalak prezio sinboliko baten truke alokatu ahal izango dituzte programari esker. Solistek orduko 2 euroko prezioa ordainduko dute eta taldeek 3 eurokoa. Ekipo teknikoa duten bi areto alokatu ahal izango dituzte. Taldeek zein banakako pertsonek dute izena emateko aukera. Zerbitzua hobeto aprobetxatzeko, taldeek lehentasuna izango dute. Aretoak astean, gutxienez, bi orduz erabili behar izango dira. Talde edo pertsona berak ezin izango ditu modu jarraituan lau ordu baino gehiago okupatu. Programan izena emateko epea azaroaren 20ra arte egongo da zabalik vitoria-gasteiz.org webgunean. Zozketa azaroaren 30ean egingo da.