Skip to main content

Afrikaldia jaialdia azken txanpan sartzen da sekzio ofizialeko azken filmekin

Kultura

Sekzio ofizialaren azken hiru filmak emango dira ostiralean, 17:00etatik aurrera Florida zinematan. ‘Colette y Justin’, ‘Simin Zetwal’ eta ‘Shimoni’ filmak emango dira. Azken hau euskarazko azpitituluekin eskainiko da, 19:30ean. Angela Wanjiku Wamai zuzendari keniatarra Florida zinematan egongo da ‘Shimoni’ pelikula aurkezteko. 17:00etan Industria sekzioa itxiko da Montehermoso Kulturunean, Afrikako zinemagileen arteko hizketarekin. Jaialdiak bere sariak banatuko ditu itxiera galan, larunbatean 19:00etan Europa Jauregian.