Skip to main content

Afrikaldia jaialdiak sekzio ofizialari hasiera emanen dio

Kultura

Asteartean sail ofizialeko hiru pelikula emango dira Florida zinematan. 19:30ean ‘Juwaa’ filma eskainiko da, euskarazko azpitituluekin eta Nganji Mutiri zuzendariaren presentziarekin. 20:00etan zuzendariak bere filma berriz ere aurkeztuko du, gaztelaniako azpitituluekin. 17:00etan Shameela Seedat zuzendutako ‘African moot’ dokumentala emanen da, eta 19:00etan Mpumi ‘Supa’ Mbele-ren ‘Music is my life’ dokumentala. Industria sekzioari ere hasiera emango zaio Montehermoso Kulturunean. Tarik El Idrissi eta Mariette Monpierre-k zinema afrikarraren buruzko bi ikuspegi ezberdinez hitz egingo dute, 18:30ean.