Skip to main content

Ane Legarreta, Sormene: “Zaintza eta transmisioa dira Sormeneren bi erronka nagusiak”

Kultura

2023ko urriaren 30etik azaroaren 5era ospatuko da aurtengo Sormeneren udazkeneko edizioa, eta egun hauetarako guztietarako hainbat ekimen antolatu dituzte. Ane Legarreta egitasmoko kideak nabarmendu du beren beregiko sorkuntza multidisziplinarrak taularatuko direla, eta horrez gain, hainbat ikastetxetan tailerrak ere eskainiko dituzte.
Zaintza eta transmisioa dira Sormeneren bi erronka nagusiak, eta euskarazko kulturgintza eta sorkuntzaren transmisioa egiteaz gain, emakumeak taularatzea ere bada egitasmo honen erronka nagusiak. Izan ere, Legarretak azpimarratu du espezialitate artistiko gehienetan emakumeek gutxiengoa izaten jarraitzen dutela oraindik ere.
Euskal kulturaz gozatzeko aukera izango da Galdakaon, beraz, gaurtik hasi eta igandera arte.