Skip to main content

Arabako Bertsolari Txapelketaren finala hartuko du Gasteizko Principal Antzokiak

Kultura

Arabako Bertsolari Txapelketaren 40. edizioaren finala hartuko du Gasteizko Principal Antzokiak. Saioa larunbatean izango da, martxoaren 16an. Gogoz agertu dira finalera sailkatutako 6 bertsolariek. Aroa Arrizubieta gasteiztarra da haien artean gazteena. Adintsuena, berriz, Asier Otamendi da, Arabako txapelketa lau aldiz irabazi duena. 2019ko edizioa irabazi zuen Iñaki Viñaspre ere arituko da, 2004tik final guztietan egon dena. Beteranoen artean dugu Manex Agirre ere, bitan txapelduna. Paula Amilburu aramaioarrarentzat, bere aldetik, bigarren finala izango da. Seigarren bertsolaria Peru Abarrategi dugu, azkeneko edizioaren irabazlea. Hirugarren finala izango da berarentzat, eta lehenengo bien modura, honetan ere gozatzea espero du.