Bilboko udalak, Aisiola, Gaztetxo Eskola eta Urtxintxa eskola elkarteen lana saritu ditu
Kultura
2023, abe. 01 - 13:12
Bilboko Udalak Aisialdiko begiraleen trebakuntzarako Aisiola, Gaztetxo eskola eta Urtxintxa eskola elkarteen lana saritu du Euskararen Nazioarteko egunean.
Udalak, hiru kolektiboen konpromisoa azpimarratu du, hezkuntza ez-formaletik euskara normalizatzen eta euskal kultura sustatzen egindako ekarpenagatik.
Ekitaldian, Udalak bat egin du Eusko Jaurlaritzak proposatutako Euskararen Egunaren Adierazpen Instituzionalarekin, zeinak aurten lelo hau du: "Euskal hiztunon ahotsa, euskararen zabalbide. Euskal hiztuna, euskararen zabalkunde digitalaren eragile nagusia".
Bilboko alkate Juan Mari Aburto izan da Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta omenaldiaren buru, Eider Inunciaga Euskarako, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioarteko Gaietako zinegotziarekin eta udalbatzako beste kide batzuekin batera.