Skip to main content

EH Bilduk artistaren estatutua garatzeko taldearen sorrera proposatu du

Kultura

Kulturgileen aspaldiko aldarrikapenari erantzuna emango lioke horrek. Izan ere, legegintzaldiaren hasieran Eusko Jaurlaritzak Esatutua garatzeko asmoa agertu bazuen ere, koalizio subiranistak salatu du ez dela aurrerapausorik izan. EH Bilduk uste du beharrezkoa dela arautegi propioa sektorearen berezitasunagatik.