Skip to main content

EHZ jaialdiak Irisarri agurtu du hastapen baten zaporea zuen bukaera batekin

Kultura

Asteburu honetan ospatu dute EHZ jaialdia Irisarrin, aurtengoa, baina, bertan egingo den azkena izango da. Bost urte eman ditu Irisarrin EHZk. 27. edizioa arrakastatsua izan dela azpimarratu dute antolatzaileek, hiru egunez, goiz eta arratsaldez, 12.000 pertsona bildu dira. 500 laguntzailek baina gehiagok egindako lana ere nabarmendu dute.