Skip to main content

Gasteizko Txosnek 2024ko Banda Lehiaketa jarri dute martxan

Kultura

Gasteizko Txosnek ezagunak ez diren taldeei oholtzaren gainean aukera bat eman nahi diete Banda Lehiaketarekin.

Edozein taldek hartu dezake parte. Horretarako, martxoaren 1a baino lehen eman beharko dute izena gasteizkotxosnak.eus webgunean. Izena ematerakoan, taldekideen datuekin batera, taldearen hiru (bat gutxienez euskaraz) eta bost (bi gutxienez euskaraz) abesti artean igo beharko dira. Epaimahaiak zortzi talde aukeratuko ditu eta hauen arteko bozketa fasea martxoaren 6a eta 13a bitartean burutuko da. Lau finalistek kontzertua eskainiko dute Jimmy Jazz aretoan martxoaren 21ean. Irabazleak 500 euroko saria jasoko du eta jaietan Gasteizko Txosnetan jotzeko aukera izango du.