Skip to main content

Euskara indarberritzen jarraitzeko "Aroa" marko estrategikoa onartu du Gobernu Kontseiluak

Kultura

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du datozen hamar urteetarako plan berria: “Aroa. Euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko marko estrategikoa". Orain arteko Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) hamar urtean egon da indarrean, 2012-2022, eta plan horrek aurreikusten zuen bezala, 2022an plangintzaren ebaluazioa egin eta ESEP berritzeko batzorde-atal berezi bat jarri zen martxan Euskararen Aholku Batzordearen baitan. Batzorde horrek bi urtean garatu du gaur onartu den dokumentu berria.

Lankidetza ereduari jarraikiz, marko honek leku handia hartu du Gobernantza ereduaren gainean egin den proposamenari dagokionez.  Alde batetik, euskararen eremuko eragileei egiten zaie erreferentzia, eta bestetik, euskararen zeharlerrokotasunak hartu du leku garrantzitsua bat.