Skip to main content

Hatortxu Rock jaialdirako sarrera guztiak agortu dira

Kultura

Hatortxu Rock elkartasun jaialdiko antolakuntzak jakinarazi duenez, abenduaren 18an Atarrabian egingo den 25. edizioko sarrera guztiak agortu egin dira. Igandean, urriaren 17an, 20.00etan, jarri zituzten salgai Hatortxu Rocken 25. edizioko sarrerak, eta ordu eta erdian agortu zirela adierazi du antolakuntzak.