Hibai Etxebarriak irekiko du bigarren Aurrera Fest jaialdia uztailaren 1ean
Kultura
2021, eka. 21 - 11:06
Uztailaren 1ean hasiko da Bilboko Euskalduna jauregian Aurrera Fest jaialdiaren bigarren edizioa. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, 35 ikuskizun eskainiko dituzte uztailean, eta horietako 27 Bizkaiko sortzaileenak izango dira. Hibai Etxeberria musikariak eskainiko du lehenengo ikuskizuna, uztailaren 1ean, Goxokiak bere disko berria aurkeztuz.