Intxaurrondo auzoko ondare eskultorikoa ezagutzeko ibilbidea egingo dute urriaren 16an
Kultura
2021, urr. 15 - 07:10
Intxaurrondoko Arte Publikoko BAI Topaketak amaitzear daude. Topaketen lehen edizioari urriaren 16an emango zaio itxiera, auzoko ondare eskultorikoa ezagutzera eman asmo duen ibilbidearekin. Tailerretan egindako obrak ere erakutsiko dira ibilbidean.