Skip to main content

'Irati' eta 'Black Is Beltza II: Ainhoa' filmak, Goya jasotzeko hautagai

Kultura

Goya sarietarako hautagaien zerrenda plazaratu dute. Bost saritarako izendatu dute Paul Urkijoren Irati filma: kanturik onenaren, jatorrizko musika onenaren, jantzi diseinu onenaren, ikusizko efekturik onenaren eta gidoi egokiturik onenaren sariak irabaz ditzake. Fermin Muguruzaren Black is beltza II: Ainhoa filma ere hautagai da animaziozko film luze hoberenaren saria jasotzeko.

Otsailaren 11n egingo dute sari banaketa, Sevillan.