Skip to main content

Jazz Uhinak Hirian Barrena jaialdiak sei kontzertu eskainiko ditu abendua eta ekaina bitartean

Kultura

Jazz Uhinak Hirian Barrena jaialdiaren programazioa aurrera aterako da. Jaialdiaren XVII. edizioak sei kontzertu eskainiko ditu Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan abendua eta ekaina bitartean. Momentuz bost talde baino ez ditugu ezagutu. Abenduaren 19an hasiko dira kontzertuak, Spin Gospel taldearekin. Urtarrilean Diego Amador piano jolearen txanda izango da. Otsailean All day breackfast cafe taldea ailegatuko da Londresetik. Hiriko taldeentzat tokia egongo da ere, martxoa eta apirileko kontzertuak Jesus Guridi eta Luis Aranburu eskolen ikasleenak izango dira. Eta maiatzean Anatole Muster akordeoi jolearen kontzertua izango dugu. Seigarren kontzertua aurrerako iragarriko da. Izan ere, kontzertu solidarioa izango da hori, eta lortutako dirua jasoko duen elkartearen iragarpenarekin batera ezagutuko da.