Skip to main content

Jon Alonsoren “Naparra. Kasu Irekia” aurkeztu du Elkar argitaletxeak

Kultura

Jose Miguel Etxebarria “Naparra” Komando Autonomo Antikapitalistetako kidearen desagerpenaz jardun du Alonsok bere azken lan honetan, Debako Udalaren Tene Mujika beka eskuratuta. Hain zuzen, gure herriaren historia hurbila ikertu eta horretaz jarduten duten proiektuak saritzen ditu Debako Udalak beka honen bitartez eta 2016an eman zioten saria Alonsori.