Skip to main content

KaldeArteren XVII. edizioa ekainaren 8an Gasteizera itzuliko da

Kultura

Bertako eta beste herrialde batzuetako 35 arte konpainiek 71 ikuskizun eskainiko dituzte ekainaren 8tik 11ra. Ekitaldiak Gasteizko erdigunearen inguruan izango dira, Armentiako basoan, Memoriaren plazan eta, aurten ere Europa Jauregian antolatuko dira. Helburua da euskal kaleko artea bermatzea; gainera, edizio honetan euskarazko ekitaldiak ugaritu egin dira.