Skip to main content

Koldo Otamendi, Musika Zuzenean: "Balio Dute kolektiboko kideek indarrak batu dituzte aurrera egin ahal izateko”

Kultura

Balio Dute kolektiboa izango da biharko Musika Zuzenean saioko protagonista. Hainbat musika taldek sortu zuten kolektiboa 2019. urtean, beren artean laguntzeko xedez. Horrela azaldu digu Koldo Otamendi saiko aurkezleak: “Azken urteetan, musikaren arloa asko aldatu da, eta gaur egun, autoekoizpena nagusitzen da. Modu batera edo bestera, bidea egitea ez da erraza, eta Balio Dute kolektiboko kideek indarrak batu dituzte aurrera egin ahal izateko”.

Kolektibo horretako kideek bi jaialdi antolatu dituzte azaroaren 3rako eta 4rako; alde batetik, Intxaurrondoko Letaman gaztetxean izango dira Sei Sega, Kotoi eta Chuleria Joder! Taldeen kontzertuak, eta azaroaren 4an, Intxaurrondoko kultur etxean izango dira Ginger, Nakar, Toc, Haira eta Pelax. Talde berriak sostengatzea da jaialdi horien asmoa, “herritarrek ezagutu ditzaten ohikoan irratian, telebistan edo beste komunikabideetan agertzen diren taldeez gain, badirela beste batzuk bidea egiten eta diskoak argitaratzen ari direnak”.