Skip to main content

Lehen musika talde baieztatuen berri eman du asteburuan EHZ festibalak

Kultura

Belako, Kolinga, Afrika Bibang, Ada Oda, Kristonak eta Muare izango dira Irisarrin ekainaren 30etik uztailaren 2ra. “Etengabe azalberritzen” leloa hartu du jaialdiak 27. aldian.

Musikaz gain, baina, kultur eskaintza zabala izaten da urtero festibalean, eta beste diziplinek ere lekua izanen dute egitarauan, hala nola antzerki, zirku eta dantza ikusgarriek. Horien artetik, Ertza dantza konpainiaren Otempodiz obra ikusgai izango dela iragarri dute.

Datozen asteetan izen gehiago iragarriko badituzte ere, sarrerak erosteko moduan dira jada.