Skip to main content

Tailerrak, ikuskizunak… adin guztietarako ekimenak Magialdiaren hirugarren jardunaldian

Kultura

Magialdia jaialdiaren hirugarren jardunaldian 7 eta 12 urte arteko gazteek magia-tailerretan parte hartzeko aukera izango dute BiBat Museoan, arratsaldeko 17:00etan. Farolen Museoan, Hernan Maccagno mago argentinarraren ikuskizuna izango da, 19:00etan. Jaialdiak dibulgaziorako tartea irekiko du ere ‘Emozioen magia’ ikuskizunarekin, 20:00etan Vital Fundazioa Kulturunean. Jordi Cami medikuak, Luis M. Martinez neurozientifikoak eta Miguel A. Gea magoak emozioen sorrera eta balioari buruz hitz egingo dute.