Skip to main content

“Mugak ezabatzea” izan dute hizpide aurtengo Iparra-Hegoa kultur astean

Kultura

Seguran Ipar eta Hego elkartuz jaia, musika, kultura eta hamaika borroka uztartzen hasi zirenetik 26 urte dira. Aurten ere ospatu dute Iparra-Hegoa eta aste osoan ekintza desberdinak izan dituzten arren, asteburuan ospatu dute jairik handiena eta gazteak izan dira motor eta erdigune. Belaunaldi berriek hartu dute antolakuntzaren makila 26.edizio honetan.

Aurtengo leloa, “Muga, langa, bota, sega!” izan da, “mugak eta oztopoak botatzearen” eta elkarrekin Euskal Herria “gure modura” eraikitzearen aldarri gisa.