Skip to main content

Omako basoa, bisitarientzat zabalik berriz ere

Kultura

Agustin Ibarrola artistaren obra lekuz aldatzea erabaki zuten 2022an. Haren jatorrizko ideia errespetatuz, Fernando Bazeta EHUko irakasleak gidatutako talde bat arduratu da lekualdaketaz.

Galduta zeuden multzo batzuk berreskuratzea lortu zuten, eta basoa handitu egin zuten. Guztira, 34 multzo osatu zituzten, 800 zuhaitzetan baino gehiagotan.

Basoa bisitatu nahi duenak aldez aurretik erreserba egin beharko du Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean.