Skip to main content

Pako Sagarzazu, Zinemira saria, dotoreziaz hartutako erretiroa

Kultura

«Umiltasun osoz diot, baina uste dut aktore jaio nintzela» adierazi du Pako Sagarzazu aktore donostiarrak.
1976an aritu zen aurrenekoz zineman, Juanmi Gutierrezek 'Balantzatxoa' antzezlana egokitu zuenean.

Ondoren, “Segoviako ihesa” (1981) filmean parte hartu zuen etenik gabeko karrerari ekinez.

Ordutik, 40 urteko ibilbide oparoa egin du aktore donostiarrak.

Haren lana aitortu eta omenez dator Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioko Zinemira saria.

Sagarzazu esker-oneko agertu den arren, "ezin esan ur honi buruz ez dut inoiz edango, baina ez dut uste zinemara itzuliko naizenik" berretsi du. Izan ere, urteak daramatza “oso bizimodu lasaiarekin”.