Skip to main content

'XXI. mendeko emakume artistak. Hemen gaude!' erakusketa aurkeztu dute Bilbon

Kultura

Bizkaiko Batzar Nagusietako II. Berdintasun Planaren ekintzen barruan dagoen erakusketa da. Emakume artistaren 20 artelan batu dituzte erakusketan. Maiatzaren 26ra arte egongo da zabalik, 08:00etatik 20:00etara etenik gabe.

Artistek askotariko teknika eta adierazpen artistikoak erabili dituzte, horien artean eskultura eta zeramika, olioa edo argazki-konposizioa. Emakumea diskurtso narratiboaren ardatz bihurtzen da, “emakumeak artearen munduan duen lekua aldarrikatzea” helburua izanik. Erakusketak arte inklusiboaren ikuspegia ere lantzea lortu du, erakusketan desgaitasun psikikoa eta intelektuala duten artisten lanak ikus daitezke.