Skip to main content
1200x90 Euskal Eskola Publikoa

Israelek Gaza erasotzen jarraitzen du, Hamasekin su-etena atzeratu ostean

Mundua

Ane Garitaonandia

2023, aza. 23 - 10:11

Hala baieztatu dute Israelgo Segurtasun Nazionaleko aholkulariak eta Qatarreko Gobernuak. Hasiera batean, gaur goizean zen indarrean sartzekoa, eta orain, biharko egunera atzeratu dute. Hamas taldeak "su-eten sakon baterako eta presoen trukerako prest" dagoela nabarmendu du. Akordioaren arabera, milizia palestinarrak 50 bahitu entregatuko ditu; trukean, Israelek 150 preso askatuko ditu, guztiak emakumeak eta 19 urtetik beherakoak. Su-etenak irauten duen bitartean, Israelgo agintariek hitz eman dute ez dutela inor atxilotuko edo erasorik egingo. Egunero sei orduz utziko diote kokagunearen hegoaldean eta iparraldean eraso egiteari.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista