Skip to main content

Palestinaren aldeko kanpaldiak Hego Euskal Herriko unibertsitate publikoetako campusetan

Politika

Kanpin dendek Hego Euskal Herriko unibertsitate publikoetako lau campusak hartu dituzte Palestinaren aldeko aldarriekin. Mundu mailan egindako mobilizazioen lekukoa hartu dute Euskal Herriko ikasleek, Ikasle Abertzaleek deitutako kanpaldiekin. Ikama ikasle mugimenduak, Ernaik eta LAB sindikatuak ere bat egin dute deialdiekin, Ibaeta, Leioa, Gasteiz eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campusetan kanpatuz. Israelek Gazan burutzen ari duen genozidioaren aurkako protesta da kanpaldien aldarri nagusia. Unibertsitateek eta bestelako erakundeek Israelgo estatuarekin dituzten harremanak salatu nahi dituzte ere, bertan bera gera ditzaten aldarrikatuz.