Skip to main content

Israelek eta Hamasek lau eguneko "su-eten humanitarioa" adostu dute bahituak eta presoak askatzeko

Mundua

Akordioaren arabera, Tel Avivek askatu egingo ditu Israelgo espetxeetan dauden 150 adingabe eta emakume. Milizia palestinarrak 50 bahitu utziko ditu aske. Itunak laguntza humanitarioarekin, ondasun medikoekin eta erregaiarekin konboi gehiago sartzea ere jasotzen du. Horrek, baina, ez du esan nahi gatazka amaituko denik. Adierazi dute Israelgo Armadak gerrarekin jarraituko duela bahitutako guztiak bueltan izan arte.

Hamasek adierazi duenez, “negoziazio zail eta konplexuen ondoren” lortu dute akordioa. Qatarren eta Egiptoren “ahalegin nekaezinekin” lortu dela esan dute.