Jose Mujicak iragarri du tumore bat duela hestegorrian
Mundua
2024, api. 30 - 09:04
Jose Mujica Uruguaiko presidente ohiak (2010-2015) hestegorriko minbizia duela adierazi du. “Oso konprometitua eta oso konplexua da nire kasua, gaixotasun immunologiko bat baitut duela hogei urtetik, eta horrek eragina izan du giltzurrunetan”, adierazi du. Medikuak egin beharreko tratamendua ebaluatzen ari dira oraindik, Mujicak zehaztu duenez, kimioterapia edo bestelako kirurgia bat egiteak ekar litzakeen “ageriko zailtasunengatik”.
Gaineratu du bere pentsaerarekin leial militatzen jarraituko duela, “bere barazki eta oiloekin entretenituta”.