Elikagai bilketa egingo du Zaporeak elkarteak larunbatean, Turkiako eta Siriako kaltetuei laguntzeko
Mundua
2023, ots. 09 - 15:02
Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta, Hego Euskal Herriko hainbat lekutan Turkia eta Siria arteko lurrikarak kaltetutakoentzako elikagaiak biltzeko kanpaina egingo dute larunbat honetan.
Bi lurrikara handiak gertatu eta lau egunera heldu da Siria ipar-mendebaldera laguntza humanitariorako lehen konboia. Bien bitartean, hondakin artean bila ari dira oraindik erreskate taldeak, nahiz eta 72 orduren buruan jendea bizirik ateratzeko aukera oso txikia izan. Seismoak eragindako biktimen zenbaketa ere aurrera doa, eta dagoeneko 19.000tik gora hil dira.