Skip to main content

Asier Blas: 'Errusiak Ukraina inbadituko duen zurrumurrua AEBetik dator'

Gure begiz

AEBk eta NATOk idatziz erantzun zieten Ukrainako krisia baretzeko Errusiak egindako eskariei. Hiru dira Errusiaren eskakizun nagusiak: NATOren zabalkundea geldiaraztea eta Ukraina eta Georgia kide gisa ez onartzea, sobietar errepublika ohiekin kooperazio militarra etetea eta NATOk militarrak erretiratzea 1997ko posizioetara.

Antony Blinken AEBko Estatu idazkariak eta Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak telefonoz hitz egingo dute astearte honetan.

Hala ere, Ukrainako afera lehendik dator, 2014an gerra zibila piztu zen, egun, su etenean dagoena. Asteotan hedabideetan irakur zitekeen Putinek 100.000 soldadu bidali dituela Ukrainaren mugetara, baina Kieveko Gobernuak hori ukatu du. Hala, Asier Blas geopolitikako adituak Ukrainan gertatzen ari dena ulertzeko gakoak aztertu ditu.