Gorka Artola: "Udal instituzioek badakagu zer esana gure herria eraikitzeko bidean"

Duela 45 urte, 1976ko uztailaren 21ean, Euskal Herriaren izaeraren eta bere eskubide historikoetan oinarritzen zen burujabetzaren elkargune izan zen Bergarako herria. Foruen abolizioaren mendeurrena betetzen zela gogoratzeko, Euskal Herriko ehunka udal ordezkari elkartu ziren Bergaran, herri bat zirela eta burujabetzatik aurrera egin nahi zutela adierazteko.

Horren harira, Bergarako Udalak hainbat ekitaldi egingo ditu datorren uztailaren 21ean, Alkateen Mugimenduaren sorreraren 45. urteurrena ospatzeko. Bada, ekimenaren inguruan hitz egiteko Gorka Artola Bergarako alkatearekin izan gara.

Zerikusia duten artikuluak