Skip to main content

Donostia, 1813ko abuztuak 31

Minutu batean

1813ko abuztuaren 31n, Donostiarren aurkako sarraskia egin zuten espainiarren aliatu ziren soldadu ingeles, eskoziar eta portugaldarrek. Francisco Javier CastaƱos jeneral espainiarrak donostiar guztiak hiltzea eta Donostia erretzea agindu zuen. Hala ere, historialari askok diote gertatutakoaren erantzukizuna Graham eta Wellington britainiar jeneralek izan zutela.

Hiria setiatuta eduki zuten hainbat hilabetez, frantsesak kanporatzeko. Harresiak gainditu eta hirian sartu zirenean, frantziarrak Urgull mendian gotortu ziren. Bitartean, herritarrei dena lapurtu, ia emakume guztiak bortxatu eta aurka egiten zien edonor hil zuten. Hiri osoa suntsitu eta kiskali zuten.

1813an sarraskiaren ostean Donostian 300 bat lagun bakarrik gelditu ziren, garaiko Udaleko aktaren arabera. Hiritik kale bakarra salbatu zen, egun, abuztuaren 31 kalea dena.

Gaur egun, urtero abuztuaren 31a hartan gertatukoa gogoratzen dute hirian.