Milaka lagun Baionako kaleetan pentsio erreformaren kontra
Sindikatuak
2019, abe. 05 - 18:12
Milaka lagun irten dira gaur Baionako kaleetara, Emanuel Macron presidente frantziarraren pentsio erreformaren aurka. FSU, CGT eta FO sindikatuek deitutako mobilizazioarekin bat egin dute gainontzeko sindikatuek ere, eta denera 7.000 lagun inguruk egin dute bat mobilizazioarekin.