Volskwageneko elektrifikazio proiektua foru interesekoa izendatu du Nafarroako Gobernuak
Sindikatuak
Oier Araiz
2023-02-16 10:31
Ibilgailu elektrikoak ekoizteko 1.024 milioi euroko inbertsio-proiektua aurkeztu du Foru Gobernuak. Nafarroako Volkswagenek eskatuta foru-intereseko izendapena ospatu du Chivite Lehendakariak. Kasualitatez, aste honetan ere, Landabeneko lantegiko hauteskunde sindikalak ospatu dira. Elektrifikazioaren bidean, ordezkaritza sindikalak berebiziko garrantzia izango du epe ertainean.

















