Skip to main content
bannerra

Albisteak

Tijuanan, erabakiak hartzeko ordua

Berria: mundua - lr., 2018-11-17 00:00
Nekea sumatzen zaie, baina pozik daude Tijuanarainoko ibilbidea amaitu dutelako. Atzo, autobusean heldu ziren ia 1.000 pertsona, eta azkenak gaur iristekoak dira: guztira 4.000 inguru dira Hondurastik, El Salvadortik eta Guatemalatik etorriak. Ez dira inor ohartu gabe igarotzen. Haien etorrera nabaritzen da; batez ere, hondartza inguruan, hainbat kaletan, eta hiriaren erdigunean, eta, karabanak ...
Kategoriak: Aktualitatea

«Borroken bateratzean sinesten dugu»

Berria: mundua - lr., 2018-11-17 00:00
2002an eta 2007an presidentetza hauteskundeetarako LKIren hautagaia izan ondotik, agerpen publikoak murriztu zituen Olivier Besancenotek (Levallois-Perret, Frantzia, 1974). NPAren bozeramailea izateaz gain, saiakera bat baino gehiago idatzi ditu azken urteetan. Macronen erreformen kontrako borrokan, politikaren lehen lerrora itzuli da.Zer iritzi duzu Frantziako ezkerraren egoeraz?Gaur egungo ...
Kategoriak: Aktualitatea

Astebete igarota, gutxienez 631 lagun desagertu dira Kaliforniako suteetan

Berria: mundua - lr., 2018-11-17 00:00
Astebete pasatxo igaro da Kalifornia estatuan (AEB) suteak piztu zirenetik. Iparraldeko zein hegoaldeko suak itzali gabe daude oraindik. Gutxienez 631 pertsona desagertu dira suteen ondorioz. Hildakoen kopuruak ere gora egin du azken egunetan; gutxienez 66 pertsona hil dira. 12.000 eraikin ere suntsitu ditu. Kalifornian inoiz sute batek utzi dituen datu altuenak dira.Atzoko datuen arabera, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Genozidioa leporatu diete Kanbodiako Khmer Gorriei

Berria: mundua - lr., 2018-11-17 00:00
PHNOM PENH. NBE Nazio Batuen Erakundearen babespeko auzitegi batek epai historikoa eman zuen atzo. Izan ere, 1975 eta 1979 artean Kanbodian —Kanputxea zen orduan— agintean egondako Khmer Gorriak gerrilla komunistari genozidioa egitea leporatu dio. Kanbodiako Auzitegi Gorenak bizi osorako zigorra ezarri zien 2014an, artean bizirik zeuden gerrillako bi lider ohiri, eta NBEren babespeko ...
Kategoriak: Aktualitatea

Netanyahuk ukatu egin du Israelen bozak aurreratu nahi dituztela

Berria: mundua - lr., 2018-11-17 00:00
TEL AVIV. Joan den asteartean Avigdor Lieberman Defentsa ministroak dimisioa eman zuen, eta, ordutik, krisian dago Israelgo Gobernua. Yisrael Beiteinu alderdiaren babesa galdu du, beraz, Likud Benjamin Netanyahu lehen ministroaren alderdiak, eta gobernu koalizioko beste alderdi batek, Juduen Etxeak, hauteskundeak «lehenbailehen» egitea nahi du. Netanyahuk ere asmo hori zuela zabaldu dute ...
Kategoriak: Aktualitatea

21 diputatu 'tory'-k eskatu dute Mayren kontrako konfiantza mozioa egitea

Berria: mundua - lr., 2018-11-17 00:00
LONDRES. Brexit-ari buruz Londresek eta Bruselak lortu duten akordioa dela eta, Alderdi Kontserbadoreko 21 diputatuk eskatu dute Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroaren kontra konfiantza mozioa egitea. Steve Baker parlamentari tory-ak eman zuen atzo datua. Prozedura abiatzeko, ordea, 48 eskaera behar dira. Bestalde, Dominic Raabek herenegun dimisioa eman ondoren, Mayk Stephen Barclay ...
Kategoriak: Aktualitatea

Merkataritzak 74.388 lanpostu sortuko ditu Eguberrietan Hego Euskal Herrian

Berria: ekonomia - lr., 2018-11-17 00:00
Urte amaiera gerturatzen hasi da, eta inguruko herri eta hirietako kaleetan Gabonetako argi eta pinuak jartzen hasiak dira dagoeneko. Erosketak ugaritzen diren garaia da, opariak egitekoa, eta horrek berekin dakar lanpostu berriak sortzea. Adecco kontsulta etxeak urtero egin ohi du Gabonetan sinatuko diren kontratu berrien aurreikuspena, eta aurten iazko lepotik joango da burua: 74.388 lanpostu ...
Kategoriak: Aktualitatea

Kutxabankek ezin du kobratu diru sarrerengatik

Berria: ekonomia - lr., 2018-11-17 00:00
GASTEIZ. Arabako Probintzia Auzitegiak ebatzi du Kutxabankek ezin diola bi euroko komisioa kobratu bezero baten kontuan eskudirutan sarrera bat egin nahi duenari, abusuzkoa delako gauza beragatik kontuaren jabeari eta diru sarrera egiten zaionari kobratzea. EKA Euskal Kontsumitzaile Elkarteak irabazitako epaiari Kutxabankek helegitea jarri ostean etorri da ebazpena.
Kategoriak: Aktualitatea

Hamar nekazari pabiloi kiskali dira Samaniegon

Berria: ekonomia - lr., 2018-11-17 00:00
SAMANIEGO. Atzo goizeko laurak jotzerako piztu zen sua Samaniegoko (Araba) El Portillo kalean. Hamabost nekazaritza pabiloi erre ziren eta erabat kiskalita geratu horietako hamar. Ez zen inor zauritu, baina suak kalte material handiak eragin zituen,;besteak beste, 20 traktore eta hainbat makina hondatu ziren. Arabako Aldundiak laguntzak agindu dizkie kaltetuei.
Kategoriak: Aktualitatea

16

Berria: ekonomia - lr., 2018-11-17 00:00
GARBITZAILEEK BILBOKO NH ETA BARCELO HOTELETAN GREBN EGINIKO EGUNAK Garbitzen duten gela bakoitzeko 2,5 euro irabazten dutela, egunean 18 edo 25 gela garbitu behar dituzte Bilboko NH eta Barcelo hoteletako garbitzaileek bizitzeko lain ateratzeko. Constant zerbitzu anitzeko enpresako garbitzaileek Bizkaiko sektoreko ituna ezartzea nahi dute eta azaroaren 2tik greba mugagabean daude.
Kategoriak: Aktualitatea

Arabako metalgintzako mahaia eratu da

Berria: ekonomia - lr., 2018-11-17 00:00
GASTEIZ. Ia 11 hilabete hitzarmenik gabe egon ostean —aurrekoa eragin mugatukoa zen, SEAk CCOOrekin eta UGTrekin adostutakoa— atzo eratu zen Arabako metalgintzako lan hitzarmena negoziatzeko mahaia, SEArekin eta lau sindikatu nagusiekin. CCOOk esan du soldata igoerak eskatuko dituela eta LABek aberastasuna banatzea izango duela helburu.
Kategoriak: Aktualitatea

Beste salaketa bat Basauriko entrenatzaileari

Berria: gizartea - lr., 2018-11-17 00:00
Garaitza elkarteak umetan sexu abusuak sufritu zituztenen hainbat lekukotza argitaratu ditu. Horietako batean, egun 46 urte dituen gizon batek kontatu du umetan Basauriko (Bizkaia) Baskonia Futbol Eskolako entrenatzaileak abusuak egin zizkiola. Duela urte batzuk ipini zuen salaketa, baina preskribatuta zegoen. Jada ez zen entrenatzailea, baina eskolatik bota dute. Herenegun, beste gizon batek ...
Kategoriak: Aktualitatea

Dimisio bat suebaki gisara

Berria: gizartea - lr., 2018-11-17 00:00
Osakidetzako lan eskaintza publikoan salatu dituzten irregulartasunen kudeaketak lehen dimisioa eragin du: Osakidetzako zuzendari nagusi Maria Jesus Mujikak kargua utzi zuen herenegun. Berria kontrajarrita dago Osasun sailburu Jon Darponek hilabeteotan argudiatu duenarekin, irregulartasunen kudeaketan ez dela erantzule politikorik egon esan baitu. Oposizioko taldeek, baina, ez dute hala ikusi, eta...
Kategoriak: Aktualitatea

Langileen 35 urteko «konpromisoa»-ri, eskerrak

Berria: gizartea - lr., 2018-11-17 00:00
Osakidetzaren 35. urteurrenaren amaierako ekitaldia izan zen atzo, Donostiako Kursaalean. Mila pertsona inguru bildu ziren: Osakidetzako langileak, buruzagiak, buruzagi ohiak, sindikatuetako ordezkariak... Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eskerrak eman zizkien, bai 1983. urtean lanean hasi zirenei, bai gaur egun EAEko osasun sisteman lan egiten dutenei: erakutsitako ...
Kategoriak: Aktualitatea

EH Bilduk «kezkaz» hartu du Maravillas gaztetxeko kideen ezetza

Berria: gizartea - lr., 2018-11-17 00:00
Iruñeko Udalak planteatutako alternatibari uko egin eta Rozalejoko jauregian segitzea erabaki zuten Maravillas gaztetxeko kideek iragan azaroaren 10ean. Zehazki, Oscusen eraikinera lekualdatzeko aukera mahai gainean jarri zuen udalak, eta gaztetxekoek, «aukera aurreikusi» arren, ez zuten onartu. Erabaki horrek «kezka handia» eragin diela onartu du Iruñeko EH Bilduk: «Negoziazio luze baten ...
Kategoriak: Aktualitatea

Gizon bat atxilotu dute adingabe bati sexua eskatzeagatik

Berria: gizartea - lr., 2018-11-17 00:00
TOLOSA. Gizon bat atxilotu dute Tolosan (Gipuzkoa), adingabe bat prostituziora bultzatzea leporatuta. Herenegun arratsaldeko lehen orduan gertatu zen hori, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Atxilotutako gizonezkoa (51 urte) adingabe bati (17 urte) hurbildu zitzaion hura ikastetxetik irten zenean, eta dirua eskaini zion sexu harremanak izatearen truke. Gaztea ...
Kategoriak: Aktualitatea

Eraso sexisten aurrean EHUk duen jarrera salatu dute

Berria: gizartea - lr., 2018-11-17 00:00
LEIOA. Hainka Leioako Ikasle Feministak taldearen iritziz, EHUk ez du behar besteko irmotasunez jokatu hilabetez bere postutik kendu duen irakaslearen auzian. Martxoaren 8ko mobilizazioetan bi emakumezko ikasle jotzeagatik jarritako salaketa bat dela-eta hartu du erabaki hori unibertsitateak. Hainkarentzat, «aurpegi garbiketa baino ez da». Salatu du erasoa jasan zutenek ez dutela «inolako ...
Kategoriak: Aktualitatea

Mendizale bat hil da Uzturreko gainean, eta urpekari bat Armintzako hondartzan

Berria: gizartea - lr., 2018-11-17 00:00
TOLOSA. Gizon bat hil zen atzo goizean Uzturreko tontorretik gertu (Gipuzkoa). 69 urte zituen, eta Tolosakoa zen. Konortea galduta topatu zuen mendizale batek, eta larrialdi zerbitzuetara deitu zuen. Armintzako hondartzan (Bizkaia), berriz, gizon bat aurkitu zuten hilda atzo arratsaldean, arroka artean eta urpekari arropak jantzita.
Kategoriak: Aktualitatea

Nafarroako Gobernuak 1936ko gerrako hobien katalagoa eguneratu du

Berria: gizartea - lr., 2018-11-17 00:00
IRUÑEA. 1936ko gerran frankistek Nafarroan hil eta lurperatu zituztenen hobien mapa eguneratu dute. Webguneko (fosas.navarra.es) bilatzailean ere egin dituzte aldaketak. 2015en zabaldu zuten katalogoa, elkarteek, ikertzaileek eta partikularrek emandako informazioetan eta 1970eko hamarkadatik eginiko indusketetan oinarrituta.
Kategoriak: Aktualitatea

«Areago» egiteko aukera bat

Berria: gizartea - lr., 2018-11-17 00:00
Egunerokoan euskaraz aritzen garela uste dugun arren, ispilura begira hasiz gero, berehala ohartzen gara zenbat lan dugun egiteko eta zenbat ohitura ditugun aldatzeko oraindik. Horiek ikusarazteko balio duen heinean, egokia da proposamena». Hara, Udalerri Euskaldunen Mankomunitate Uemako koordinatzaile Miren Segurolaren arabera, zer ikusten duten Euskaraldian udalerri euskaldunek, hizkuntzaren ...
Kategoriak: Aktualitatea
Politika

GERNIKA | 80. urteurreneko saio berezia Astratik

B.Gartzia, 2017-04-28

80 urte igaro dira Gernika bonbardatu zutenetik. Hamaika Telebista bertan izan da urteurrenaren egunean, eta saio berezia egin dugu Astra Kulturarako Fabrikatik. Gonbidatu berezien lekukotza eta iritziekin osatu dugu duela 80 urteko erasoaren kontakizuna.

 
Politika

GERNIKA | Julio Onaindiaren testigantza bonbardaketaren 80. urteurrenean

B.Gartzia, 2017-04-28

Hamabi urte zituen Julio Onaindiak Gernika bonbardatu zutenean. Astra Kulturarako Fabrikan elkarrizketatu dugu bere lekukotza jasoz.

 
Jaialdiak

Araban San Prudentzio jaietan murgilduta daude

I.Esnaola, 2017-04-28

Hainbat jarduera izango dira maiatzaren 1ean bitartean. “San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren ohorezko ospakizun historikoen izpiritua gordetzen du San Prudentzio jaiak.

 
Hezkuntza

Maiatzaren 2an zabalduko da Bilboko haurreskolen matrikulazio epea

N.Uriarte, 2017-04-28

Datorren asteartean, maiatzaren 2an, zabalduko da Bilboko haurreskolen matrikulazio epea eta hilaren 12ra arte egongo da izena emateko aukera. Gainera, Bilboko Udalak haurreskolen plaza kopurua handituko du datorren ikasturtean, Sanchez Marcos eta Zamakolan 63 plaza berri eskainita.

 
Kultura

META!, kulturarako finantziazioa mikromezenazgoaren bidez

N.Uriarte, 2017-04-28

Martxan da jada META! proiektuaren deialdi berria. Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, kultur jarduerak mikromezenazgoaren bidez finantzatzeko ekimena da hau. 

 
Euskara

Baietz 20 ordu euskaraz Intxaurrondon

B.Gartzia, 2017-04-27

Donostiako Intxaurrondo auzoan antolatutako "Baietz 20 ordu euskaraz Intxaurrondon" ekitaldian izan ginen.