Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Herri mugimendua

bideoa prestatzen
Foro Sozialak sufrimenduaren kartografia integrala osatzeko eskaera egin du Nafarroako parlamentuan

2018-12-19
Foro Sozialaren ordezkaritza bat Nafarroako parlamentuko presidente Ainhoa Aznarezekin elkartu da. Bilkuran, sufrimenduaren kartografia integrala egitearen beharra azpimarratu zuten, biolentzia oro eta biktima guztien aitortza eta erreparazioari ateak irekiz.
bideoa prestatzen
Carles Puigdemont-ek Demokrazia Bai babestu du

2018-12-19
Bruselatik, Carles Puigdemont-ek erabakitzeko eskubidea eta estatus berriaren alde artikulatutako Demokrazia Bai mugimendua babestu zuen. Euskal jendarteko sektore ezberdinetako herritarrek parte hartu zuten ekitaldian, Puigdemont-ek bidalitako mezua proiektatu zuten.
bideoa prestatzen
Protestak Biarritzen G7-ko gailurra prestatzeko bileraren kontra

2018-12-18
Biarritzera joan da Jean-Yves Le Drian Kanpo Harremanetarako ministro frantsesa, 2019ko udan G7 taldeak bertan egingo duen goi-bilera prestatzeko lanen baitan. Segurtasun neurri handiak ezarri dituzten arren, tentsio uneak izan dira, herritarrek, tartean «txaleko horiek» eta Bizi! mugimenduko kideek, Macron-en dimisioa eskatuz kalean protesta egin eta Poliziarekin istiluak sortu dira hauek negar-gasa eta gomazko pilotekin kargak eginez.
bideoa prestatzen
Estatus berriaren aldeko babesa lortzeko manifestua aurkeztu du Demokrazia Baik

2018-12-18

Demokrazia Bai plataformak gizarte zibileko dinamika abiarazi du estatus berri baten aldeko babesa lortzeko. Espainiako Konstituzioak 40 urte beteta, Espainian ustelkeria eta demokraziaren aurkako inboluzioa nagusitu direla salatu dute. Euskal herritarrak "nazioa" izanik, hainbat eremutako jendeak bat egin du eskumen osoko estatus berria aldarrikatzeko.

Espainiaren eta Euskal Herriaren arteko harremanak aldatzeko, ezinbestekotzat jo dute gizartea ahalduntzea. Otsailera bitartean, oraingoz 90 lagun ingururen babesa duen manifestuaren aldeko sinadura bilketarekin segituko dute.

bideoa prestatzen
Iñigo justizia herri plataformak elkarretaratzeak egin ditu Bilbon

2018-12-12
Iñigo justizia herri plataformak lema bereko elkarretaratzea egin du Deustoko Ertzain etxearen aurrean. Cabacas auziak izandako inpunitatea zalatzea da helburua, haren aurka egitea. Lemadun kartelak eutsi dituzte ertzain etxeari begira, isilik, egun hartako ertzainen aginduak entzuten ziren bitartean
bideoa prestatzen
Lemoan izango da Jarrairen 40. urtemugako Gazte Topagunea

2018-11-22

Aitzina eta Ernai gazte antolakundeek antolatuta, Lemoan egingo dute 2019ko Gazte Topagunea, apirilaren 19tik 22ra. Hala argitu dute azken egunotan sarean sortutako misterioa, non egingo den gazte antolakundeen sorreraren 40. Urtemugako topagunea. ‘Porra’k eta apustuak egin dituzte azken egunotan sare sozialetan, taberna eta gaztetxeetan, tokia asmatzen ahaleginduta. ‘Askatasun bulkadak independentziara!’ lelopean, Arratiako herria «aldarri, borroka, kolore, bizipoz eta doinuz» bete nahi dute.

Jarrairen sorreratik 40 urtera izango da, beraz, Lemoako topagunea eta 2019ko udaberriko data borobila baliatuko dute Aitzinak eta Ernaik egun ezker abertzaleko gazte mugimenduan ari direnak, aurrez aritutakoak eta etorkizunean arituko direnak batzeko, irailean Leitzan adierazi zutenez.

Lemoako topaguneaz hedabideetara igorritako oharrean, herriarenganako konpromisoz, eskuzabaltasunez eta maitasunez Euskal Errepublikaren zimenduak eraikitzen ari direla nabarmendu dute eta «bulkada berrien garaia» dela iruditzen zaie, gazteen garaia, alegia.

Apirileko zita «inoizko bereziena eta ahaztezina» izateko ahalegina egingo dute. Eskaintza anitza eta zabala izango dela ziurtatu dute: hitzaldiak, mahai inguruak, mintegiak, formazio tailerrak eta abarrak antolatuko dituzte. Baita Euskal Herriko eta nazioarteko musika taldeek osatutako «festibal erraldoia» ere. Berezitasun gisa, berriz, Gazte Sortzaileen Plaza atontzeko asmoa iragarri dute. Euskal Herriaren kultur eraikuntza irudikatuko dute musika, bertsolaritza, literatura, marrazkigintza eta beste hainbat diziplinatan lanean ari diren gazte sortzaileen eskutik. Hori guztia eraikitzeko, noski, ezinbestekoa izango da auzolana eta, lehen aldiz, auzolan egun bateratuak egingo dituzte Lemoan.